HORTZMUGA TEATROAk adin guztietako ikusle eta ibiltariak hunkitzea du helburu. Ikuslegoa protagonista bilakatu, proposamendu koloretsu eta ikusizkoekin kalea eraldatu. Errealitatea nahasi, minutu batzuetan ahantzi eta urrun bidaiatu. Hamarkada bat baino gehiago daramagu borrokan eta hau izan da gure ikuskizunak sortzeko hartu dugun abiapuntua, umore eta bizitasunez beteriko mundu bat sortzea, ilusio eta algarak batzen, alde batetik bestera eramaten gaituen amets ibiltaria.