
da, ez gaitu historiaren sarraskien erruak utziko kantu ttipietan ibiltzen gudu zelaien hautsean. Akaso labe makabro haien biktimentzat soilik zilegia izan liteke poesia idaztea. Hildakoek soilik hitzegin dezakete hildakoez. Gu ez ginen Auschwitzen izan. Baina alda dezagun metafora, alda dezagun antiutopia: har ditzagun Babiloniako gizakien amets handiak. Jainkoen etxera heltzeko gogo aseezin hura. Gauza jakina da: gizadiaren handinahiaren ondorioa jainkoen amorru eta madarikazioa izan zen. Hona hemen galdera: ez ote da gaur eguneko zibilizazioaren eredua handinahi horren jarraipena? Ez ote gabiltza (gu, gizakiok) iragan hurruneko akats eta handinahikeriak behin eta berriz errepikatzen? Esan nahi da: amaitu al da Babilonia? Edo bortitzago (eta barkatu hiperbolea): ez al gaude oraindik guk geuk sortutako Auschwitz edo Babilonia eraldatu eta diplomatikoago baten harresien artean, munduko jainkoetatik urrun?